Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Bizipozaren herria izango da Errenteria-Orereta

Errenteria-Orereta
Gizartea

Bizipoza elkarteak, Bizipoza jaia egingo du irailaren 29an Errenteria-Oreretan. Izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteek osatzen dute Bizipoza elkartea.

2018/07/04
Ikerne Zarate Ikerne Zarate

Bizipoza jaiaren egitaraua aurkeztu zuten atzo.

Bizipoza elkarteak, Bizipoza Jaia egingo du irailaren 29an Errenteria-Oreretan. Izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteek osatzen dute Bizipoza elkartea. Egun, 33 elkarte barnebiltzen ditu, eta horietatik bi Errenterian ari dira lanean: Juneren Hegoak eta Mindara elkartea. Irailaren 29an egingo dute guztiontzat mundu duina eraikitzea helburu duen jai erraldoia, eta atzo arratsaldean aurkeztu zuten egitaraua, Julen Mendoza alkateak, Leire Elizegi Bizipoza elkarteko koordinatzaileak eta Maite Gartziak, Juneren Hegoak eta Mindara elkarteen izenean. Bizipoza Jaia herrian antolatzeko eskaintza jaso zutenean zalantzarik ez zutela izan esan zuen Mendozak, “arrazoi askorengatik, baina nagusiki batengatik: herri honek aniztasunean bizi nahi du, eta badu bide bat egina horretan. Ezberdinak gara guztiak, eta Bizipoza, desberdintasun horretan elkarrekin bizitzeko proiektu oso interesgarria iruditu zitzaigun, gure herriarekin bat egiten zuena erabat”. Mendozak esan zuen Bizipozak ibilbide motza duela, baina emankorra oso, “eta konbentzituta gaude egiten duen lan horrekin, eskertuta erabat, Bizipozak berak eta hori osatzen duten elkarte guztiek, gure herriko Juneren Hegoak eta Mindara elkarteak barne, aniztasunean bizitzeko beste mundu bat posible dela, desberdina den hori integratzeko”. Ezberdina “baztertzen” eta ezberdintasuna “gaitzesten” urte asko eman dituela gizarteak gaineratu zuen, “zuek bezalako elkarteek lortu duzue ezberdinak inkorporatzea, gure bizitzetara gehitzea, eta filosofia horrek bat egiten du gure herriaren nahiarekin. Ezberdintasuna onartzea da, aniztasuna hizkuntzan, kulturan pertsonena, arazoena… egiten duzuen lanak balioz janzten du gizartea, gizarte hori duinago egiteko egiten duzue lan”. Elizegik udalari eta jaia posible egiteko ekarpena egiten ari diren elkarte, eragile, norbanako, enpresa eta ostalariei esker ona azaldu zien lehenik, batez ere Bizipoza elkarteko 33 elkarteei egunero-egunero egiten duten lanarengatik, eta gizarteari transmititzen dizkioten balio guztiengatik, “balore horiek egiten dute posible eraikitzea benetan, guztiontzako beharko luken mundu hori”. Boluntarioei ere eskerrak eman zizkien. izan ere, irailaren 29ko Bizipoza Jaian 177 boluntario beharko dituzte dena egoki antolatzeko, eta dagoeneko izena eman dutenak badirela jakinarazi zuen: “Hala ere, Iraila arte boluntario lanetan aritu nahi dutenek izena emateko aukera izango dute, eta horretara animatu nahi dugu jendea”. Elkarte, eragile, norbanako eta erakundeen elkarlanari ere erreparatu zion Bizipozaren koordinatzaileak, “horrek egingo duelako posible jaia egitea, Errenteria guztiontzat behar luken mundu horren isla izatea. Guztiontzat behar luken mundu hori gainera, guztion artean eraiki behar dugu”. Bost gune Jaiaren zehaztapenak eman zituen ondoren Elizegik, eta herrian bost gune izango direla jakinarazi zuen. Horietatik hiru Zumardian: Irria Gunea, Tximeleta Gunea eta Elkartasun Gunea. Laugarren gunean Gernika plazan kokatuko dute eta bosgarrena Merkatuzarren. Irria Gunean egun osoan zehar, Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikuskizuna, Goazen!-eko lagunak, Irrien Lagunekin parranda ikuskizuna eta Furius elkartearen koreografia izango dira. Tximeleta Gunean, harrera ekitaldia, Concha Rociera elkartea eta Jon Maia bertsolariaren emanaldia, Mindara elkarteko kideen ikuskizuna, eta Kale Dor kayiko Ijitoen elkartearen emanaldia izango dira. Elkartasun Gunean egun osoan zehar Bizipoza elkartea osatzen duten elkarteak presente izango dira, “elkarezagutza indartzeko baliatuko dugu, jendartera zabaltzeko egiten dugun lana”. Horretarako jolasa ere baliatuko dute, zehazki, Irrien Lagunak-eko pertsonaiekin Piko piko jolasa egingo dute. Albaolak ere bere espazioa izango du gune horretan. Gernika plazak, berriz, puzgarriak hartuko ditu 10:00etatik 17:00etara, baita bederatzi tailer. Bertan izango dira, besteak beste, Real Sociedad Fundazioa, Gipuzkoa Basket, Mindara, Juneren Hegoak edo Bihotzez tailerrak kudeatzen. Merkatuzarrekoa izango da bosgarren gunea, eta azken horrek 1.000 lagunentzako bazkaria hartuko du. Bost gunetan izango da zer ikusi eta zer gozatu, baina horrekin batera kale animazioa izango da egun osoan zehar, Amulleta kofradiaren danborrekin, txarangekin, udal txistulariekin edota trikitilariekin. Gune guztiak irekiak izango dira, eta bi ekintzetarako hartu beharko da sarrera soilik: Pailazoen emanaldirako eta bazkarirako. Txartelak 5 euroan izango dira salgai abuztutik aurrera Bizipozaren webgunean. Festarekin bat egitera deitu zuen jendartea Gartziak, “ilusio handiarekin ari gara jaia prestatzen eta helburu nagusia Bizipozan gauden elkarteak ezagutaraztea da, jendartera zabaltzea, baita gure balioak ere”. Laguntzeko gogoa dela batzen dituen gakoa gaineratu zuen, “zailtasun sozialak dituzten familiak eta gizarte desabantailan dauden haur eta familiak laguntzeko nahiak batzen gaitu guztiak”. Lan handia egiten ari direla onartuta, jaiaren atzean sortu den lantaldearen lanerako “gogo izugarria” nabarmendu zuen. Jendarteak, gogo izugarri horrekin erantzutea behar da orain, guztientzat behar lukeen mundua eraikitzeko bidean urrats bat aurrera egiteko. Bizipoza Jaia-Egitaraua  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Hauteskundeak

Udal hauteskundeak Foru hauteskundeak
Mapa ikusi
Datu guztiak

Herri zerrenda

    Agenda

    Eguraldia

    Iturria:tiempo.com

    Azken 7 egunetako irakurrienak

     

     

    Azken berriak

    Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
    Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
    Ostiralero zure posta elektronikoan.

    Harpidetu

    Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

    Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

    Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

    Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

    • 943 34 03 30
    • oarsobidasoa@hitza.eus
    • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
    • Nor gara
    • Argitalpen politika
    • Aniztasun politika
    • Pribatutasun politika
    • Cookieak
    Babesleak:
    Hasi saioa HITZAkide gisa

    Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

    HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

    Zure kontua ongi sortu da.

    Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
    Zure kontua berretsi gabe dago.
     
     
     
    (Pasahitza ahaztu duzu?)
     
     
    SARTU
     
    Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
    Sartutako datuak ez dira zuzenak.
     
    (Identifikatu)
     
     
     
     
    BIDALI
     

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

    HITZAkide izan nahi dut
    Aldatu zure pasahitza
    Pasa hitza ondo aldatu da.
     
     
     
     
     
     
     
    Aldatu
     
    Oraindik ez zara HITZAkide?

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

    Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

    HITZAkide izan nahi dut

    Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.