Katea Bike dendak emandako mendiko bizikleta jaso du pasaitarrak, 'Asmatu hitza' galdera jokoan parte hartu, eta galdera zuzen erantzuteagatik.

Elixabete del Pozo, Urko Etxebesteren eskutik saria jasotzen.
Aurrera doa HITZAk, 15. urteurrenaren harira, abian duen galdera jokoa,
Asmatu hitza izenekoa. Jada bigarren saria eman du,
Katea Bike Berako dendak eman duen bizikleta. Jaso ziren erantzun egoki guztien artean zozketa egin, eta Elixabete del Pozo pasaitarrari egokitu zitzaion bizikleta. Jada jaso du. Irudian, Del Pozo bera, HITZAko zuzendari Urko Etxebesterekin sari emate ekitaldian.
Irabazleak, honako galderari zuzen erantzun zion: ‘Zein barrutitan dago Pasaiako udaletxea?’. Erantzuna, noski, Donibanen zen.
Lehen saria, Arantza Hotelean bi gau eta spa zerbitzuarena,
Mireia Cuesta lezoarrak jaso zuen.
- Bi lagunentzat otordua Mugaritz jatetxean (irabazlea uztailaren 6an jakinaraziko dugu).
- Sicos dendari esker, ‘ipad mini’ 2 eta ‘ipad air 2’ bana. (irabazlearen berri uztailaren 13an emango dugu). Sartu hemen parte hartzeko.
- Zuberoa jatetxeari esker, galdera jokoan parte hartu duten denen artean (asmatzaileak izan ala ez), bi lagunentzat otordu bat zozkatuko dugu. Irabazlearen berri uztailaren 13an emango dugu.