Uztaila izanagatik, Karla Lekuonan ez da futbol partidarik falta; astelehenetik ostiralera bitartean partida andana jokatzen ari dira
Northwest United —gorriz— eta WSS Barcelonaren arteko partida jokatu dute gaur.
623 talde eta 8.500 parte hartzaile inguru. Horiek Donosti Cup futbol txapelketaren 27. ekitaldiaren zenbaki erraldoiak. Gipuzkoako hiriburuaren izena daraman arren, partida guztiak ezin dituzte hango azpiegituretan jokatu. Horregatik, Gipuzkoako futbol zelaietan jokatu behar dituzte partidak.
Oiartzungo Karla Lekuonako zelai nagusia eta txikia dira egoitzetako bi. Astelehenetik ostiralera bitartean, 42 partida jokatuko dituzte bi zelaietan. Taldeen jatorria anitza da; adibidez, egoiliarra den klubeko talde batek jokatu, baina Palestinako talde batek ere ezagutu du Karla Lekuona [
hona hemen egitarau osoa].
Lerro hauen azpiko argazki galeria Northwest United eta Women’s Soccer School (WSS) taldeen artekoa da. Lehenengo taldea —gorrikoa— AEBtatik dator, Washington estatuko Seattle hiritik ordubetera dagoen herri batetik. WSS, berriz, Bartzelonakoa da. Urrutitik etorri arren, ez dituzte babes oihuak falta izan, ez batzuek ez besteek, eta harmonia onean partekatu dute harmaila. Negoziotik harago dagoen futbola badelako, eta batzen duelako.