[GALERIAk eta BIDEOA] Gaur sanferminak haurrenak dira

Pala eta xake txapelketak jokatuko dituzte goizean, eta herri bazkaria dago haientzat Biteri Plazan.

Festetako bigarren eguna dute Antxon, haurrena. Goizean Ibaiondon ari dira pala txapelketan, eta xake txapelketan Biterin, eguerdian Galepertarrak elkartearen eskutik herri bazkari izango den toki berean. Arratsaldean, antzerkia, jolasak eta eta erraldoi eta buruhandiak izango dituzte aukeran. Baina haurrentzat soilik ez. Gazte eta helduentzako ere bada tartean. Zumardian, arratsaldean, Muxikoen elkarteak antolatuta erromeria izango da, eta jarraian sardina jatea. Gazteentzat, berriz, TOPAgunean Andoni Oillokiegiren kantaldia, eta Azokan La Chula Potra rap kantaria. Egitaraua Moliñomariren Jaitsiera
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.