Ermua Hiria Narrazio Lehiaketan, euskarazko narratiba atalean, gailendu da errenteriarra.
Sariak biltzen jarraitzen du errenteriarrak literatura eta bertso paper lehiaketetan. Argazkia: Irutxuloko Hitza
Iñigo Legorbururen lan bat saritu dute berriro. Oraingoan, Ermua Hiria Narrazio Lehiaketan, euskarazko narratiba atalean, gailendu da errenteriarra.
Lucia ipuina aurkeztu du lehiaketara. 1965 urtea baino lehen Ermuan izandako gertakari edo pertsonaiekin zerikusia zuen ipuina idazti behar zuten parte hartzaileek, eta Legorburuk, Lucia Areitioaurtena Isasi, Isasmendi raketistaren gorabeherak kontatu ditu ipuinean. Areitioaurtena Bartzelonan jardun zen zortzi urtez frontoietan jokatzen, eta haren bizitza fikziozmo pasarteekin kontatu du Legorburuk sariketarako.
Epaimahaiak generoaren gaia bikain txertatuta ageri dela istorioan nabarmendu du. Pozik azaldu da Legorburu eta raketistez ere mintzatu da: “Eliteko kirolariak izan ziren, baina etxe gutxitan aitortu zituzten haien balentriak, gizartean, oro har, gaizki ikusia zegoelako etxeko diru sarrera nagusiak emakumeenak izatea”.
400 euro jaso ditu sari Legorburuk, eta bere lana lau haizetara zabaltzea, gainontzeko sarituekin batera Ermuako
liburutegiaren webgunean.
Errenteriarrak aurten hiru lehiaketa irabazi ditu bere lanekin. Iaz, berriz, bederatzitan jaso zuen saria.