'Epaimahaiaren erabakia' lanarekin nagusitu da, euskarako sailean; sari nagusia lortu duen lehen emakumea izan da
Ainzatne Galardi [Argazkia: idazleak.eus].
Aintzane Galardik (Oiartzun, 1969) Iruñeko Hiria Poesia Lehiaketan nagusitu da, euskarako lanen sailean. Hamabigarren aldiz egin dute lehiaketa, eta bera da gailendu den lehendabiziko emakumea.
Epaimahaiaren erabakia izeneko lanarekin irabazi du, eta epaimahaiaren arabera, Galardi bere irakurterraztasunagatik eta jarioagatik nabarmendu da. Epaimahaikideek gaineratu dutenez, poesia modernoa baliatu du, baita kolore eta argi asko, pertsonaiak egoki lantzeaz gain. Poeta oiartzuarrak 3.000 euroko sari ekonomikoa jasoko du, eta Denonartean argitaletxeak publikatuko du bere lana.
Nafar Ateneoak —Iruñeko Udalarekin batera— antolatzen du lehiaketa, eta bertako Euskara arduradun Josu Jimenez Maia izan da euskarazko ataleko epaimahaikideetako bat, Jon Barberena lehen irabazlearekin eta Unai Pascual Denonartean argitaletxeko kidearekin batera.
Euskarako sailera 22 lan aurkeztu dituzte, hogei Euskal Herrikoak eta eta bana Extremadura eta Japoniakoak. Gaztelerazko sailean, berriz, lanik onena Juan Leyva aragoiarrarena izan da,
Perder las formas lanarekin.