Bi egunetan festa hasiko da Trintxerpen. Aurten ere Korkoiburuak izeneko gazte taldeak egitaraua prestatu du eta gunea jarriko du Gudari plaza. Festak bitarte entzungo den musika zerrenda osatzeko deia zabaldu dute.
Bi egunetan festa hasiko da Trintxerpen. Aurten ere Korkoiburuak izeneko gazte taldeak
egitaraua prestatu du eta gunea jarriko du Gudarien Enparantzan. Festak bitarte entzungo den musika zerrenda osatzeko deia zabaldu dute.
Internet bidez eta modu errazean egin daiteke. Nahi diren proposamen guztiak bidal daitezkeela iragarri dute, edozein hizkuntzatan izan daitekeela gaineratuz. Era berean, uztailaren 12an, lehen egunean, antolatu duten karaokerako abesti proposamenak bidaltzea eskatu dute: abestu edo entzun nahi direnak.