Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Don Viton gola, autogestioaren alde

Hiru hamarkada baino gehiago dira futbol txapelketa antolatzen hasi zirenetik. Antolakuntzan lekukoa egon zen duela urte batzuk, eta orain parte hartzen duten talde guztien artean banatzen dute ardura

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2018/07/13
don vito txapelketa 2018

Miguel Irastorza ikastetxe zaharreko kantxan jokatzen dituzte partidak.

Kirolaren munduan, kirolari eta klubek goia edo behea jotzen dute, gorabeherak izaten dituzte. Kirol federatutik kanpo, Don Vito txapelketak bizirik dirau, urtetik urtera hutsik egin gabe. Hala ere, Miguel Irastorza ikastetxea zenaren kantxan jokatzen diren partidak kolokan egon ziren, duela lauzpabost urte ordura arteko antolatzaileek uztea erabaki zutenean. «Denen artean erabaki genuen txapelketa aurrera eramatea, desagertu ez zedin. Talde bakoitzak ardura txanda batzuk ditu: bi jardunaldi eta erdi dira», gogorarazi du Iñigo Yaguek, egungo antolakuntzan murgilduta dagoenak. Euren helburua urtarrila inguruan antolatzen hastea zen, baina martxoan hasi ohi dira, talde guztien baieztapena jaso eta gero. «Behin baieztapena jasota, dena erraz joaten da gero», zehaztu du Yaguek. Hamabi taldek parte hartzen badute, bi hilabete zehatzeko egutegia. Gaur arratsaldean bukatuko da ligaxka, eta lau talde kanpoan geratuko dira. Kirol arloan, sorpresa handi bat egon daiteke. Milurtekoa hasi zenetik txapelketa hamar aldiz irabazi duen Nottinghan Prisas taldea kanpoan gera daiteke. Hala ere, Petardazo Team azkeneko sailkatuaren kontra jokatuko dute, eta dena alde dute hurrengo fasera pasatzeko. Petardazo Team da aurten hasi den taldea. Estreinako urtean emaitza kaskarrak izatea ohikoa dela ziurtatu du Yaguek:?«Iaz bi talde berri egon ziren, eta nahiko kaxkar ibili ziren, baina aurten hobeto ari dira. Lehenengo urtea beti izaten da zaila, eta bigarrenean hobetzen da». Don Vitok duen berezitasunetako bat bere kantxa zakarra da. Neymarrek zailtasunak izango lituzke bere jokoa —lurra musukatzera joateko bere burua bota— erakusteko. Hori dela eta, aurten zorte txarra edukitzen ari dira baloiekin, sei zulatu dituztelako. «Baloi berri bat atera genuen, eta ordu erdira izkina baten kontra jo eta zulatu zen. Egun berean lau baloi erabili genituen. Baloi merkeagoak erosten ari gara;?gutxiago irauten dute, baina prezioaren eta iraupenaren artean oreka bilatu behar dugu», adierazi du Yaguek. Baloiak —eta bestelakoak— finantzatzeko, zein goseari eta deshidratazioari aurre egiteko, bada zer jan eta zer edan. Pipak, txaskiak, freskagarriak eta, nola ez, garagardoak, ez dira bertan falta. Egun bakoitzean arduradun diren taldeek eramaten dute bertara, eta edariak fresko mantentzeko, Sindikato tabernako izotzak baliatzen dituzte. Azpiegitura lanetan emandako laguntza eskertzen diete Madalena kalekoei. Zelaia lazgarria izan arren, lesio larririk ez da suertatzen. Aurten Panierreko jokalari batek lotailua hautsi du, eta Borussiako beste batek saihets batean kolpe gogor bat jo zuen. Gainontzeko lesioak izotz eta pazientzia pixka batekin sendatzen dira. Don Viton zinez sufritzen dutenak oinetakoak dira. Normalean, jokalariek txapelketa hasi aurretik erosten dituzte, eta txapelketa bukaerarako autopsia egin behar diete. Yaguek esaten du berak hamar urte daramala pare berarekin, baina, dena esan behar baldin bada, atezain bezala jokatzen du. Afaria, azken egunean Datorren astelehenean hasiko dira kanporaketak. Ikusle gehiago hurbiltzen da egun horietan, eta giro are politagoa sortzen da. Gaur zortzi izango dira kontsolazioko eta ohorezko finalak, eta txapela zein Sindikatok eskainitako afaria nork eramango duen erabakitzeaz gain, hiru oroigarri banatuko dituzte, iaz hasitako protokoloari segida emanez. 2017an Josu Iribarren izan zen jokalari onena eta Imanol Martinezek bere atea pretoriar guardiak baino hobeto babestu zuen. Lekukoa nork hartuko duen talde guztietako ordezkariek erabakiko dute, bozken bitartez. Hirugarren sari bat ere banatuko dute, baina sorpresa izango da.
Gaur zortzi jokatuko dituzte finalak, eta ondoren barbakoa egingo dute
Azkeneko egunean, futbito txapelketaren inguruan biltzen den komunitatea kohesionatzeko, barbakoa egiten dute kantxako korner batean. Aritz Perezek —United bere taldea finalerdietara iristen ez bada— egingo ditu txingar arteko lanak. Aurtengo barbakoa, hala ere, arriskutsua izan daitekeela ohartarazi du Yaguek:?«Madalenei sarrera emateko egun egokia izan daiteke, txupinazoa Don Viton izan daiteke. Egun polita izan ohi da, garagardoa eskuan eta saiheskia ahoan izaten baitugu». Afariaren bueltan kantxan izan dituzten tirabirak alde batera uzten dituzte, eta denak —edo ia denak— lagunak dira. Izan ere, Yaguek ziurtatu du nahiko zakarrak izaten ari dira txapelketako partida batzuk, baina gehienek dakitela txapelketaren helburua ez dela arerioa umiliatzea. Etorkizunera begira, txapelketako emaitzak euren webgunera igo nahi dituzte, eta udalak, komunarekin egin bezala, sare bat jartzea espero dute. Gainera, espero dute neskek txapelketan parte hartzea, ez diotelako inori aterik ixten, eta badakitelako badaudela animatuko liratekeenak. Etzi bukatuko da Errusiako Munduko Futbol Txapelketa, baina beti geratuko da Don Vito.
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Don Vito Txapelketa 2018
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.