Txinalka antzerki taldean izena emateko epea irekiko dute
Astelehenetik aurrera, eta hilaren 30era arte, Oiartzungo helduen antzerki eskolan izena eman daiteke; Tessa Andonegi izango da aktorea
Urteko emanaldiak eskaini eta hilabete inguru beranduago, Txinalka antzerki taldea datorren ikasturtean pentsatzen hasi da. Datorren astelehenean irekiko dute izena emateko epea, hilaren 30era arte. Hemezortzi urtetik gorakoei eskainita dago antzerki eskola. Tessa Andonegi ariko da gidari lanetan, eta astero bi orduko saioak egingo dituzte, 19:00etatik 21:00etara. Ikasturte osoaren prezioari dagokionez, 60 eurokoa izango da oiartzuarrentzat, eta herrian erroldatuta ez daudenek 80 euro ordaindu beharko dute. Izen-emate orriarekin batera, ordainagiria aurkeztu beharko da udaletxeko harreran edo Elorsoro kiroldegiko sarreran. Laboral Kutxan sartu beharko da dirua, kontu korronte zenbaki honetan: 3035 0126 60 1260900006. Izen-emate orriak lortzeko, berriz, honako tokietara joan daiteke: Manuel Lekuona biblioteka; Elorsoro kiroldegia; Potte, Amazkar eta Kastro tabernak; txokolategia eta anbulatorioa. Uztailean, arrazoi batengatik edo besteengatik, izena eman ez duenak irailean izango du aukera, hil horren lehenengo egunetik 14ra. Informazio gehiago nahi duenak