'Gelajauziak', Erromeria Eguna bero-bero jartzeko

Egun luzea dute aurrean oreretarrek, baina goiz goizetik hasi dira alpargatak berotzen. 20 urte bete ditu aurten Erromeria Egunak.

Kukai Gelajauziak Erromeria Eguna

‘Gelajauziak’ ikuskizuneko bi zati dantzatu ditu Kukaik

Ezin beroago hasi da Errenteria-Oreretako 2018ko Erromeria Eguna, 20.ez Ereintza Dantza Taldeak antolatu duena. Egun luzea dute aurrean oreretarrek, baina goiz goizetik hasi dira alpargatak berotzen. Eguerdian giro paregabea sortu da Zumardian, Vilafranca del Penedeseko castellersekin, aurrena, Kukairen Gelajauziak ikuskizuneko bi piezekin, gero, eta Aiko taldearen saioarekin, azkenik. Arratsaldean izango du segida Erromeria Egunak, 18:00etan, Andoitz Antzizar, Arkaitz Miner, Iñaki Letamendi eta Quico Pugesen eskutik. Adi, gonbidatu bereziak izango baitituzte: Maider Zabalegi, Maixa Lizarribar, Asier Gozategi eta Itsaso Elizagoien.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.