20 urtez azpiko kopako lehen proban, Zaragozan, brontzezko domina lortu zuen; bigarren proban ere domina hori lortu du
Irati Zabala, brontzezko dominarekin [Argazkia: German Gonzalez].
Irati Zabala eskalatzailea paper bikaina jokatzen ari da 20 urtez azpikoen Espainiako Zailtasun Eskaladako Kopan. Mendi eta Eskalada Kiroletako Espainiako Federazioak antolatzen du kopa, eta hiru proba ditu kopa horrek, eta bi jokatu dituzte orain arte.
Lehena Zaragozan izan zen, ekainaren 9an eta 10ean. Zabalak brontzezko domina lortu zuen bertan. Bigarren proba, berriz, Bartzelonan egin zuten, uztaileko lehenengo asteburuan. Orduan ere brontzezko domina poltsikoratu zuen eskalatzaile oiartzuarrak. Espainiako Zailtasun Eskaladako Kopako azkeneko proba Madrilen izango da, azaroan.
Podiumeko lehenengo bi koskak, hurrenez hurren, Muriel Ruiz de Larramendi nafarrak eta Antia Freitas extremadurarrak bete zituzten.