Larunbatean jokatu zuten Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala; alde handiarekin gainditu dituzte oiartzuarrak
Villabonan jokatu zuten finala, Errebote plazan [Irudia: Gip.ko Pilot Federazioa].
Pasa den larunbat goizean jokatu zuten, Villabonako plazan, Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala. Bertan izan zen Txost taldeko boskotea. Zubietaren kontra aritu ziren, baina oiartzuarrek ezin izan zituzten zubietarrak gainditu. 13-2ko emaitzarekin lortu zuten txapela.
Hiru pilota elkarteko taldeek hartu dute parte txapelketan. Finalistez gain, Villabonako Bear Zana taldekoek ere hartu dute parte ligaxkan.