Iturriozko 'santiyuk', festa giroa zer den ez ahazteko
Hilaren 24 eta 25ean, eta 27tik 31ra ospatuko dituzte festak, lertxunaren itzalpean; mota askotako ekitaldi mordoa egingo dituzte
Ia oharkabean bada ere, Oiartzungo auzoetako festak erdibidera iritsi dira. Datorren astean hasiko dira Iturriotzen santiyuk ospatzen, eta saninazioetara arte luzatuko dira.
Pasa den ostiralean banatu zituzten auzoko egitarauak, eta bertan irakur daitekeenez, mota askotako ekitaldiak antolatu dituzte: musikalak, haurrei zuzendutakoak, gastronomikoak, umorezkoak…
Beraz, xanistebanen aurretik festaren harra ase nahi duenak, Iturriotzera jotzea besterik ez du. Aurten, gainera, Facebooken orrialdea zabaldu dute, eta kontua Instagramen, bisitatu nahi dituenarentzat.
Hilak 24, asteartea
- 19:00etan: Lertxunaren altxaera. Euskal dantzak. Buruhandi eta auzo afaria.
- 14:00etan: Jubilatuen bazkaria.
- 17:00etan: Haurrentzako jolasak.
- 18:00etan: Ur festa.
- 19:00etan: Pintxo potea.
- 20:00etan: Kartelada.
- 22:00etan: Truk txapelketa.
- 22:00etan: Bocabeats comedia, antzerki musikatua eta Tony Rocket abeslaria.
- 10:00etan: Bizikleta martxa.
- 12:30ean: Idi dema.
- 16:30ean: Haur tailerrak.
- 18:00etan: Sagardo dastaketa/lehiaketa.
- 20:00etan: Sagardo lehiaketako sari-banaketa. Ondoren, Unai Agirre eta Maialen Lujanbio bertsolariekin saioa.
- 22:30ean: Kontzertuak, Azalera, Itziarren semeak, Bad Sound System eta DJ Elizkoyak-ekin.
- 09:00etan: Goiz eresia.
- 10:30ean: Meza.
- 11:30ean: Tortilla txapelketa.
- 13:30ean: Tortilla txapelketako sari banaketa eta dastaketa.
- 17:00etan: XXVIII. Kronoeskalada.
- 19:00etan: Artzain txakur lehiaketa.
- 22:00etan: Musika emanaldia, Ane Badiola, Irati Odriozola eta Joxe Leon Kazabonekin.
- 16:30ean: Gorriti show.
- 18:00etan: Txokolate jatea.
- 19:00etan: Musika zuzenean.
- 19:00etan: Funbox Moto Trial showa.
- 22:30ean: Bakarrizketak, Mirari Martiarena eta Joxe Migel Lopezen eskutik.
- 09:00etan: Goiz eresia.
- 11:00etan: Eskuzko Pasakako VI. Txapelketako finalak eta sari banaketa.
- 11:00etan: Mixiyuan idi gazteen erakustaldia.
- 12:00etan: Herri kirol ikuskizuna.
- 14:00etan: Erromeria.
- 16:00etan: Gaztelu puzgarriak.
- 20:00etan: Bide Batezekin dantzaldia.
- 23:00etan: Zezen suzkoa eta kalejira.
