Behemendi elkarteak, ekoizle berriei zuzendutako hainbat lur sail alokairuan jarriko dituela jakinarazi du gaur, Lezoko Urrullo baserrian.
Behemendiko kide Mikel Zendoia eta Juan Kruz Alberdi.
Behemendi elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, ekoizle berriei zuzendutako hainbat lur sail alokairuan jarriko dituela jakinarazi dute gaur elkarteko kide Juan Kruz Alberdi eta Mikel Zendoiak. Zehazki, Lezoko Urrullo baserrian dago lur eremua, 2013an bertan eraiki zuten agroaldea ekologikoan.
Jarduera profesionalera bideratutako eremuak dira. Hala, bizimodu edo lanbide gisa erabiltzeko baliagarria izango da, eta eskualdeko edonork izango du aukera eskaera egiteko. Partzela, “errenta sinboliko” baten truke eskuratzeko aukera izango dela azaldu du Kruzek.
Orotara, hiru lur sail aterako dituzte lehiaketara datorren irailean. Lur eremu horiek, 7.000-10.000 metro koadroko azalera dute. Sailak guztiz mekanizagarriak direla eta ur hornidurarekin egokituak daudela jakinarazi dute. Gainera, tresneria eta generoa gordetzeko biltegi txiki batekin hornitu dituzte lur eremu guztiak.
Lur eremu bat eskuratu nahi dutenek, 943 49 02 19 telefono zenbakira deitu edota
Behemendiren helbidera idatzi beharko dute.
Urrullo baserri inguruan milaka hektarea eskuragarri dituzte.