Larunbatean hasiko dira madalenak, baina hasiera hori aurreratu egin du OaingozHau mugimenduak, eta bihar hasiko ditu festak. Lino eta Panier guneen irekiera ekitaldia egingo du eta elegante gaua ere antolatu du. Omenaldi berezia ere prestatu du mugimenduak, 19:00etan, herrigintzan aski ezaguna den Mikel Martin Conde omenduko du OaingozHauk: “Omenaldi berezia eta xumea izango da herrigintzari bere bizitzan hainbesteko ekarpena egin dion eta egun egiten jarraitzen dion herrikideari”.
HITZAk elkarrizketa egin zion Martini 2011. urtean. Sei urte aurretik Espainiako Armadako lau militarrek jipoitu zuten Donostian Zutik-eko eta EHGAMeko militantea, eta denbora hori guztia itxoin behar izan zuen epaia jasotzeko.
Urduri baino ilusioarekin hartu du Martinek bihar OaingozHau mugimenduak egingo dion aitortza ekitaldia.
Ondoko bideoan Mikel Martin elkarrizketatu du OaingozHau mugimenduak. Bideoa beraiena da.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.