San Pedron hainbat kale itxiko dituzte estropada dela eta

Larunbateko estropadak direla eta, hainbat aparkaleku kenduko dituzte San Pedron.

Uztailaren 21ean estropada egingo da Pasaiako uretan. Beharrezkoak dituzten ibilgailu zein materialak gorde ahal izateko, Arraunlari, Torreatze eta Torreko plaza kaleetako sarbideak itxi egingo dituzte. Era berean, Moila eta Arraunlari kalea ibilgailurik gabe egongo dira asteburu osoan zehar. Goizeko lehen ordutik 21:00ak arte egongo da neurri hau jarrita. Bezperan, hilak 20, ere hainbat aparkaleku kenduko dituztela adierazi dute. Aukera gisa Nabarra Boua aparkalekuko hirugarren solairua eta izotz lantegi zaharraren orubea eskainiko dituzte. Era berean, Lasako bidegurutzetik aurrera herritarrei soilik utziko zaie sartzen. Informazio gehiago nahi duenak udaltzaingoen telefonora dei dezake: 943 00 43 00.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.