Barraketako bafleetatik zer aterako den erabaki dute
105 gaztek 200 abesti baino gehiago proposatu dituzte; barraketan euskararen presentzia bermatzea zen
Xanistebanetako barraketan jartzen den musika jada aukeratu dute. 12 eta 18 urte bitarteko 105 gaztetxok egin dute beren playlist-a. Guztira, 200 abesti baino gehiago proposatu dituzte, eta osatu dute zerrenda.
Gaztetxo bakoitzak hamar kanta proposa zitzakeen, gehienez, eta horietatik zortzik euskarazkoak izan behar zuten. Udalaren helburua euskararen presentzia, barraketan ere, bermatzea zen. Zerrenda osatuta, atrakzioetako arduradunekin harremanetan jarriko dira, errepertorioa emateko. Deialdian parte hartu dutenen artean fitxak zozkatuko dituzte. Hilaren 26an (osteguna) egingo dute, Oiartzun Irratian, 12:15ean.
Honakoak dira Oiartzungo gazteek gehien aipatu dituzte abestiak:
Euskaraz
- Gure kaiola (Glaukoma).
- Aske maitte (Gatibu + Izaro).
- Euritan dantzan (Gatibu).
- Aldapan gora (Huntza).
- Gogoak (Esne Beltza).
- Amesetan (En tol sarmiento).
- Lo malo (Aitana eta Ana Guerrero).
- Havana (Camila Cabello).
- Sad! (XXXTentacion).
- Con tol descaro (Tremenda Jauria).
- Tu my love (Bomba estéreo).
- Eider (Izaro).
- La felicidad (Izaro).
