Txupinazo txikiak gainezka egin du Koldo Mitxelena plazan.
Haurrek hasi dute festa. 17:30ean egin dute Koldo Mitxelena plazan Mila Koloretako Txupinazo Txikia, eta aurretik, Haurren Jai Batzordeak mimoz eta maitasunez josi duen Irria Harro! kanta zuzenean abestu, dantzatu eta entzuteko parada izan da. Konfeti eta serpentinen artean hasi dute jaia, inoiz baino jendetsuagoa izan den txupinazo txikian, eta hamaika kolore eta tamainatako globoek ere hartu dute plaza.
Txupinazo nagusia 19:00etan puntu puntuan izango da eta dagoeneko Herriko plazara hurbiltzen hasi da jendea lekua hartzeko. Auzo elkarteek piztuko dute madalenei hasiera emango dien txupina. Merezitako omenaldia jasoko dute, gaur egun, baita aurretik ere modu boluntarioan Errenteria-Orereta herri hobeagoa egiteko lan eskerga egin duten hamarnaka eta hamarnaka herritarrek.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.