Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Gaur, 20:00etan, Ereintzaren madalenetako 'Altxorra' Niessenen

Sortu zutenetik, Ereintza Antzerki Taldeak ez du hutsik egin madalenetako egitarauan. Urtero, hilaren 23an, antzerki berezi bat eskaintzen dute. 20:00etan hasiko dira ‘Altxorra’ egiten.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Errenteria-Orereta
2018/07/23
ereintza

Ereintza Antzerki Taldeko kideak.

Aurten, Ereintza elkarteak 60 urte beteko ditu. Ia-ia hasieratik, elkarteko antzerki taldeari esker, herriko dozenaka —ehunka ez badira— lagunek erakutsi dute euren aktore fazeta oholtza gainean. Urtez urte, gainera, belaunaldi berriak egitasmora atxikitzen joan dira. Sorreratik herriari euskarazko antzezlanak eskaintzea izan da haien asmoa, herritarrei madalenetako arratsalde dibertigarri eta ezberdin bat eskaintzeaz gain. Aurtengo saioa gaur da, 20:00etan —eta ez 19:00etan, HITZAk madalenetako gehigarrian publikatu bezala—, Niessen kulturgunean. Altxorra du izena obrak. Garai batean urtean zehar ere antzezlanak egiten zituzten arren, Madalen Jaietara mugatu dituzte emanaldi gehienak Ereintzakoek. 1990ko hamarkadara arte, «obra serioagoak» egiteko ohitura zutela kontatu du taldeko kide eta era berean gidoilari Luix Elizetxeak. Azken hamarkadetan, aldiz, komedia egiten aritu dira. Taldean, adin tarte guztietako aktoreak daude. 50 urteko aldea dago aktore batzuen artean. Gazteenak 25 urte ditu; zaharrenak, berriz, 75 inguru. Emanaldi berezia Elkartearen urteurrena behar bezala ospatzeko Altxorra ikuskizun berezia sortu dute aurten. Gaur ikusteko aukera izango dute herritarrek, Niessen kulturgunean. «Oroimenean gordetako antzezlanak gogoraraztea da aurtengo helburua, ibilbide historiko laburra egitea», zehaztu du Elizetxeak. Horretarako, hainbat esketx landu dituzte, antzerki taldearen ibilbide guztiari erreferentzia egiten diotenak. Horietako bat Mikel Ugalde errenteriarrak idatzi du, 1960ko hamarkadan girotua dago, eta frankismo garaian elkarteak pairatutako oztopo eta zentsuraren ingurukoa da; benetako gertaerak hartu ditu aintzat Ugaldek esketxa sortzeko. Hori bai, beti,  umorea galdu gabe. Taldearen sortzaileetakoa da Ugalde. Madalenetako antzerki emanaldi klasikoena 20:00etan hasiko da, eta sarrerak 3 euroan eskuratzeko aukera izango da, Niessengo leihatilan, astelehenean bertan. Taldetik azaldu dutenez, gutxi gorabehera, ordubeteko iraupena du ikuskizunak. Jaietan, umorea landu behar delako, eta euskaraz bada, hobe.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.