Lan hitzarmenaren duin baten aldeko mobilizazioak egiten jarraitzen dute; gaurtik ostiralera elkarretaratzeak egingo dituzte
Urkiako biribilgunean elkartuko dira gaurtik ostiralera bitartean.
ABB Niessen lantokiko langileak bi orduko lanuzteak egiten ari dira gaur hasi eta ostiralera bitartean. Txanda bakoitzean bina ordu geratzen ari dira, honako orduetan: 11:00etatik 13:00etara; 19:00etatik 21:00etara eta 04:00etatik 06:00etara. Egunero Urkiako biribilgunean elkarretaratzea egingo dute.
Pasa den astean hasi zituzten mobilizazioak. Enpresa komiteko kideek ordubeteko protestaldia egin zuten, eta gainontzeko langileek ogitartekoa jateko orduan.