[Bideoa eta galeria] Festari aparra atera diote

Gautxorienek ez dute apar festan kalerik egin. Herriko plaza zuri utzi dute eta beldurrik gabe busti dira bertan bildutakoak.

Aparraren festa egin dute gaur goizean.

Gautxorienak eta ausartenak. Horiek dira gaur goizean apar festara bildu eta parrandari jarraipena eman diotenak. Aspaldiko partez, aurten egin dute aparraren festa, garai batean AEK txosnak antolatzen zuen eremu berean, Herriko plazan. Eguraldia lagun, asko izan dira parranda betean apar artean murgildu direnak salala riki riki Herriko plazan dardaraka ur hotzarekin. Ondoren, indarrak berreskuratzeko herri gosaria izan da Agirre Lehendakariaren plazan. Hanburgesak banatu dituzte bertan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.