Maixa Zuriarrain Zuberoara joango da, HITZAren 15. urteurrenari esker

maixa.zuriarrain.urko

Maixa Zuriarrain, Urko Etxebesteren eskutik saria jasotzen.

HITZAren 15. urteurreneko Asmatu hitza galdera jokoak bereak eman du. Galdera guztien erantzunak jaso, horien artean irabazleak hautatu, eta sariak eman dira. Azkena, Maixa Zuriarrain oiartzuarrari emandakoa —irudian Urko Etxebeste HITZAren zuzendariaren eskutik egokitutakoa jasotzen—: Asmatu hitza-n parte hartu zuten denen artean, Oiartzungo Zuberoa jatetxean otordua baliatzeko zozketa egin, eta hari egokitu. Zorionak Maixa! Horrenbestez, eskerrak eman nahi dizkie HITZAk galdera jokoan parte hartu duten guztiei, baita sariak eman dituzten denda eta jatetxeei ere.. Sekulakoa izan da den-denen erantzuna eta jarrera bikaina. Eskerrik asko! Lotutako albisteak:

+ Galdera jokoaren lehen saria.

+ Galdera jokoaren bigarren saria.

+ Galdera jokoaren hirugarren saria.

+ Galdera jokoaren laugarren sarietatik lehena.

+ Galdera jokoaren laugarren sarietatik bigarrena.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.