Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Euskaraldiarekin bat egin du Oiartzungo udalbatzarrak

Ikasturteko azkeneko plenoa egin dute; xanistebanetako aurrekontua onartu du, beste hainbat gairen artean

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/07/26
plenoa uztaila

EAJ abstenitu egin zen Hobekiren puntuan.

Atzo arratsean egin zuten ikasturteko azkeneko ohiko plenoa. 21 puntu aztertu zituzten, eta horietako batean, udalbatzak Euskaraldiarekin bat egitea onartu zuen. Azaro eta abendu artean egingo duten egitasmoari begira, konpromisoak hartzeko prest azaldu da udala, baita herritarrei bertara gonbidatzekoa ere. Ioritz Aizpuru zinegotziak azaldu zuenez, Euskaraldiak ilusioa piztu du, baina euskarak konpromisoa behar duela gaineratu zuen, etorkizuna izan dezan. Aho batez onartu zuten proposamena. Euskaraldia baino hurbilago daude xanistebanak, eta atzo onartu zuten festetarako aurrekontua. 98.293 euro bideratuko dituzte ekitaldietara, eta udalaren webgunean ikus daiteke. Herriko festekin lotuta, duela bi urteko lau ekitaldiren debekua jarri zuten mahai gainean. Donostiako auzitegi batek debekatu zituen, eta udalak auzibidea hasi zuen. Epaitegiak ebatzi duenez, Oiartzungo Udalak ez zuela objektiboki jokatu. Jexux Leonet alkatearen arabera, egoera “jasangaitza” sortu zen xanisteban haietan. “Dirudienez, zerbaiten errudun gara, baina ez dakigu oso argi zerena”, gaineratu zuen. Epaiak ez du ondorio ekonomikorik ez bestelako zigorrik jaso. Etxez etxeko zerbitzua eta Itturri Etxez etxeko zerbitzua hobetzeko udalaren eta aldundiaren arteko hitzarmena ere onartu zuten. Horri esker, asteburuetan ere eskainiko dute zerbitzua, larrialdiak barneratzea eta erabiltzaileek ordaintzen duten tarifa merkatzea. Zerbitzu horren %70 udalak finantzatzen du, %24 aldundiak eta erabiltzailearen gain geratzen da %6. Alkatearen esanetan, geroz eta oiartzuar gehiago daude horren beharra dutenak, eta horregatik, 2019rako diru partida handituko dute. Bestalde, Itturri Merkatari Elkartearekin duten hitzarmenaren berri eman zuten. Oiartzunen bizi, Oiartzunen erosi kanpainaren barruan, zozketak egingo dituzte, baita poltsak banatu ere. Hobekiko kide Oiartzun Hobeki elkarteko kide da, atzotik aurrera, eta Eneritz Arbelaitz izango da udalaren ordezkaria bertan. Tokiko erakundeen arteko elkartea da, hondakinak modu onean kudeatzeko irizpideak partekatzen dituena (hemen irakur daitezke elkartearen helburuak). “Oiartzunen HOBEKIren ideia orokorrak lehendik onartuak ditugu eta 2010etik praktikan jartzeko konpromisoak hartuak dauzkagu”, esan zuen Arbelaitzek. Kide izatea, hala ere, ez zen aho batez onartu. EAJ abstenitu egin zen, eta Yon Goikoetxea zinegotziak azaldu zuenez, printzipio gehienekin ados egon arren, irizpide argirik ez dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.