Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Parke naturalean, ondarea ikertzen

Eneko del Amo eta Josu Narbarte ikerketa egiten ari dira Aiako Harrian, bertako ondare natural-kulturala aztertzeko

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2018/07/27
aiako harria ondarea

Berdabio inguruan eredu protoindustrialaren eredu onenetakoa aurki daiteke.

Facebookera igotako argazki baten bitartez hasi zuten ikerketa. Eneko del Amo ingurumen zientzialariak Aiako Harria parke naturaleko pago motz baten argazkia jarri zuen bertan, eta Josu Narbarte historialariak erantzun zion zuhaitz hori ez zela naturala. Izan ere, goraka hazten dira pagoak, eta pago motzak, berriz, gizakiak manipulatu izan ditu historian zehar, gero bertatik lehengaiak ateratzeko: ontzigintzarako, ikazkintzarako, etxebizitzak egiteko… Adar eta adabaki pila bat dituzte, eta zabalak dira enborrak. Abiapuntu horri helduta, mendi ondareari buruzko ikerketa egiten ari dira Oiartzungo erabilera publikoko lurretan, garai batean herri lurrak izena zeukaten horietan. Parke natural baten barruan daude gaur egun, Aiako Harria parke naturalean, hain zuzen ere, eta bilakaera historiko baten emaitza dira gune horiek.
Oiartzunen Gipuzkoako gainontzeko herrietan ez bezala, herri lurrek hartzen dute eremurik handiena
Narbartek azaldu duenez, Erdi Aroan sortu ziren herri lurrak, udalerriak egun ezagutzen diren moduan eratu zirenean. “Bizilagun guztiek kolektiboki baliatzen dituzte lur horiek; egurretarako, ikatza egiteko… Frankoak dira batzuk, herritar guztiek erabil ditzaketenak, eta kontzejuak kudeatzen ditu besteak, onura udalarena den arren. Erakundetze politikoaren oinarrizko elementua izan zen”. Estatu liberalarekin pribatizatu ziren herri lurrak. Oiartzunen, baina, Gipuzkoako gainontzeko herrietan ez bezala, herri lurrek hartzen dute eremurik handiena. 59,71 kilometro koadro ditu herriak, eta horietatik %69 dira erabilera publikoko lurrak, ia 42 kilometro koadro. 2.410 hektarea aztertu dituzte Narbartek eta Del Amok. Azken horrek azaldu duenez, gaur egungo paisaiek zein garapen izan duten aztertu nahi izan dute, ondare natural-kulturala zein den ikusteko. Izan ere, ustiaketarako baliatzen ziren herri lur haiek, eta saroiak sortu zituzten pribatizazioaren lehen fasean. Borda baten inguruan zeuden jabetza publiko edo pribatuko lursailak ziren; euskarri ekonomikoak ziren, baina ez bizileku egonkorrak. Ondoren, bigarren pribatizazio fasean, baserri bihurtu ziren. XIX. mendearen hasierarako Euskal Herri Atlantikoko herri lur gehienak partzelatuta zeudela azaldu du Narbartek. Bi ikerlariek aurkitu duten basoak beti ez du itxura bera izan. “Jarduera ekonomikoak bertan behera utzi izana aztertu nahi dugu, horrek zer eragin duen paisaiaren degradazioan: ganadugintza, ontzigintza… Industrializazioarekin, erabat utzita gelditu zen urteetan zainduta egon zen paisaia”. Horrek arazoak sor ditzake higaduran, lurraren mantentzean eta biodibertsitatean. “Mantentzea behar dute zuhaitz mota horiek [pago motzek, esaterako]”, hasi du azalpena Del Amok. “Adar handiak dituen zuhaitz bat mantentzen ez bada, adibidez, pisuaren eraginez erori egingo dira adarrak”.
aiako harria ondarea

Josu Narbarte eta Eneko del Amo ikerlariak.

Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako proiektua da, eta, metodologiari dagokionez, begizko lana egin zuten lehendabizi. Datu base bat sortu zuten ondoren, eta fotointerpretazioa egin. “Datuak sortu genituen GIS programarekin [Informazio Geografikoen Sistema]. GPSarekin konektatuta dago, eta fitxak eratu ditugu: argazkiak egin ditugu, koordenatuak eta datuak sartu…”, azaldu du Del Amok. Bi motatako fitxak egin dituzte ikerketan: zein landare estaldura dagoen aztertzen dute batzuek, eta zuhaitzak lepatuta dauden edo ez begiratzen dute; orbanak sortzen dituzte airetik ateratako argazkiekin, zuhaitz moten taldeak agerian utzita. Beste fitxa batzuek, berriz, ondarea jasotzen dute; gizakien lanaren arrastorik badagoen edo ez, alegia: ubideak, hesiak, txondor plazak, baserriak… Basoa, hiru solairutan Azterketa lana eginda, hiru solairutan banatu dituzte Oiartzungo basoak. Herritik hurbilen daudenak, batetik, esku hartzerik handiena izan dutenak; Ergoien eta Karrika auzoetatik gora daudenak dira horiek. Utzita dauden larreak eta baso bihurtzen ari direnak leudeke bigarren solairuan. Eta industrializazioak gutxi eragin duen guneak osatuko luke hirugarrena; Oianlekutik gora, pagoak eta larreak dira nagusi.
Naturaren parte ulertzen dugu mendia, baina bitxia da lehen baino jakintza txikiagoa daukagula mendiari buruz
Parke natural izateak turismoa indartzen duela uste du Del Amok, eta sistema hori jasangarria dela. Aldi berean, baina, kontraesan bat aurkitu du: “Naturaren parte ulertzen dugu mendia, baina bitxia da lehen baino jakintza txikiagoa daukagula mendiari buruz. Berez, kulturalak dira parke naturalak”. Bioaniztasunaren eta kulturaren arteko elkarrizketa hori galdu egin dela gaineratu du: “Interesgarria da paisaia horiek beste modu batera erabiltzea. Hor badugu erronka bat. Gizartea protagonista izan da eremu horretan, eta aurrerantzean ere izan beharko du, eta ez ikusle gisa bakarrik”. Urri aldera bukatuko dute Oiartzungo ikerketa, eta beste hirurekin bat egingo du. Narbarte bera Hernion ere ari da azterketa lanak egiten, eta beste bi ikerlari ari dira lanean Araban, Toloño mendilerroan eta Elgeakoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.