Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Nau: "Guretzat egiten dugu musika eta gero jendeari eskaini"

Berezko nortasuna duen musika taldea da Nau. Lau gazte, rock-metal estiloan murgilduta eta egurra emateko prest. Lehen aldiz joko dute Donibanen bihar, etxean, eta ez dadila azkena izan.

Ainhoa Mariezkurrena
Pasaia
2018/07/27

Nau musika taldeko partaideak: Jokin Isasi, Luken Martin, Oihan Villa eta Asier Lasa

Berezko nortasuna duen musika taldea da Nau. Lau gazte, rock-metal estiloan murgilduta eta egurra emateko prest. Lehen aldiz joko dute Donibanen bihar, etxean, eta ez dadila azkena izan. Ez da ohikoa adin honetako lau gazte musika estilo honetan ikustea, rock-metalean aritzea. Ez eta beren abesti propioak sortzen, gainera. Talde desberdinetatik etorrita bakoitzaren izaerarekin bat datorren musika egitea lortu dute, izaera propioa emanez eta haiek identifikatzen dituen musika eginez. Nau da taldearen izena; motza eta indartsua. 22 eta 23 urteko lau gaztek osatzen dute, Lezo zein Donibanekoak: Jokin Isasi gitarran, Luken Martin gitarra eta ahotsean, Oihan Villa baxuan, eta Asier Lasa baterian. Gaur egungo errealitateari buruz idazten dute, baina letrarekin banio gehiago musikarekin kontatzen dute esan nahi duten hori. Hori guztia, euskaraz. «Ez da erraza musika munduan murgiltzea, estilo honekin batez ere», dio Villak. Egun, gehienbat musika komertziala entzuten dela esan daiteke, eta Nauren estiloa ez dator bat gaur egun sortzen den musikarekin. Hala esan du Lasak. Ska, reggaea eta rapa dira orain gazteen artean entzuten diren estilo nabarmenenak: «Guk ez dugu jendeak nahi duena ekoizten, nahi duguna ekoizten dugu eta gero jendeari erakusten diogu». Kontzertuetan entzuleak «gustura» egoten direla gehitu dute, estilo horretara ohituta ez daudela badakiten arren. Duela 20 urte sortu ziren musika taldeetan oinarrituta dago gazte sanjuandar eta lezoarren musika. Garai hartako musika entzuten dute gehienbat. «Ameriketako Estatu Batuetako musika asko entzuten dut nik, adibidez, baina hemengo erreferente asko ditugu baita ere: Koma, Dut, Berri Txarrak…», dio Martinek. Herrikoak diren Jousilouli eta Naizroxa ere aipatu ditu behin eta berriz, eta harro, oso harro, gainera. «Errealitateari buruz idazten dugu, gatazkei buruz. Guk gehienbat musikarekin espresatsen dugu sentitzen duguna», aitortu dute. Bidea ekiten egiten da Ez dira hamarrera iristen eman dituzten kontzertuak, eta ez dira Oarsoaldetik atera. Oholtzan emandako garapena, ordea, nabaria da. «Gero eta askeago, gusturago eta konfiantza handiagoarekin aritzen gara», dio Isasik, «Horrek gehiago gozatzea eta aurrera egitea dakarkigu». Hankak lurrean, baina ametsez beteta daudela demostratu dute. «Hemendik bizitzea itzela litzateke. Zaila dela badakigu, eta horregatik, ez da hori gure helburua. Musika egin eta hori zabaldu nahi dugu», diote. Ildo berberean dauden lau lagun izateak ilusioa bikoizten die, eta sortu eta jotzeko indarra eman. Sasi guztien gainetik, bidea egiten jarraituko dutela argi utzi dute. Bihar joko dute etxean, 23:00etan, Bonantzan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Kirola, Gipuzkoa

Luis Mari Goikoetxea hil da, Zumaiako Arraun Elkarteko presidente ohia

Gipuzkoa, Euskal Herria

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak arreta «gizatiarragoa eta integralagoa» eskatu du bularreko minbizia dutenentzat

Ekonomia, Gipuzkoa

Greba mugagabea abiatu dute Asteasuko Siemens Gamesan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Kutxa Fundazioak joko interaktibo bat sortu du, Gipuzkoan egiten duen lana erakusteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi pertsona atxilotu dituzte «terrorismo» delitu bat egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako autobus geltokia moldatzeko proiektu bat aurkeztu du udalak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gogora-ko zuzendariak dio Itxasok borondatea duela Martuteneko espetxean «memoria elementuren bat» uzteko

Gipuzkoa, Ekonomia

ELAk salatu du Itasua enpresak dibidenduak hirukoiztu egin dituela azken bost urteetan, baina langileei ukatu egiten dietela soldata igoera

Kultura, Gipuzkoa

150 hizlari arituko dira ‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia II’ kongresuan

Gipuzkoa, Euskal Herria

Aurtengo lehen sei hilabeteetan hamasei milioi bidaia egin dira Lurraldebusen, iaz aldi berean baino milioi bat gehiago

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.