Gaur bete dira 82 urte faxistek Oiartzun hartu zutela
Orduko zinegotzi abertzaleak atxilotu zituzten, baita batzuk fusilatu ere; haien omenezko kartela jarri dute udaletxeko balkoian
Er?itar bat Alkate izatea, eriko seme bat Alkatetzarako aukeratua izatia gauza eder?a da, gauz goragar?ia da. Zuen iritzia, ala izango da noski. Neria ere bai. Beragatik, asiera onak eskatzen duen bezela, Denari esker?ak ematen dizkitzutek.Badakizute, nere Alkatetza eta ni naizen guzia, zeuden mendean jartzen detala, edozein gauza bidean egiteko. Orain bi itz besterik ez ; Orain dela ogei urte izan du ziran Oiartzunen azkeneko autoeskundiak ( eleccioak). Urte oietan , Oiartzuarak gutxi seiatu dira er?iko agintariari laguntzen. Oiartzun,en Udalak (Ayuntamentuak) bakardadian bezela bizitu dira. ¿ Zergatik? Er?iaren borondatez , zuzen zuzen aukeratuak izandu etziralako . Articulo 29 dalako oiekin izentatuak izan ziralako. Ez det uste, emendik aur?era , or?elakorik gertatuko danik. Oiartzunen, Oiartzuar?aren artian , Euzkadiko beste er?i askotan bezela , er?iketa edo poli?tika’ ren indar?ez sortu da, pixtu da, nai aundi bat, gogo aundi bat, beren iritziarekin eta beren jakinduriakin, er?iko Udalari laguntzeko. Naia ori, gogua ori, garbi garbi agertzen da Oiartzun’go batzar edo elkartasunetan. Izan ere, batzar oien bidez, elkartasun oien bidez, agintarien mailera igo gera; Udalerako aukeratuak izandu gera, beragatik, bear?ezkoa da guretzak batzar oyen, elkartasun oyen, Oiartzuar?aren iritziak jaso , ikusi, ikasi, aintzakotzat artu, eta alegin?ean betetzen seiatzea, egiten seiatzea. Orain, Aramburu’ tar Leonzio jaunaren asmo bat jaso eta esken?i bear dizutet. Gure eginkizunak ongi egiteko, zuzen betetzeko, zerurontz begiratu bear degu, Jaingoikoari laguntza eskatuaz asi bear degu. Madrid’ko agintariak, galazi egiten digute Elizara, Udala bezela joatia, ban?o banaka, denak bildu gin?azke Elizan, Meza Donea entzunaz, argitasuna Jaunari eskatzeko. Ia ba , Oiartzuar?ak, batak eta bestiak, gor?otuak eta zitalkeriyak alde batera utzi, ta anaitasun eder?ean denak Oiartzun alde lan egiten saiatzen geran. Jaungoikuak eta legezarak, orixen agintzen digute.