Tiran jaitsi egin da eta arrosek Eusko Label Ligari eusteko aukera dute oraindik.

Boiron lehiatutako estropadan lortu dute sanjuandarrek play-offerako txartela, atzo. Argazkia: Josu. Z.
Eusko Label Ligan azkenera arte egon dira borroka estuan San Juan eta Tiran, jaitsiera zuzena nork saihestuko, eta azkenean arrosak gailendu zaizkie galiziarrei. San Juan Koxtapek Boiron lortu du play-offak lehiatu ahal izateko txartela, atzo, Galiziara errentan eramandako lau puntuak ederki baliatuta. Galiziarrak aurretik helmugaratu ziren Boiron, baina
Erreka-k, bigarren postuari eutsi zion, 2,34 segundo beranduago helmugaratuta. Honenbestez, Tiran jaitsi eta arrosek azken aukera bat dute mailari eusteko.
Kontxa ondoren lehiatuko dira play-offak, eta estropada zaila izango den arren, ziurra da San Juanek herri oso baten bultzada izango duela alde.
Boiroko XXVII Bandera Urdaibaik irabazi du eta Hondarribia izan da bigarren. Bermeotarrak Liga irabazteko faborito nagusiak dira, denboraldi osoan zehar bederatzi bandera irabazita.
Baina Liga bukatzear, aste honetan talde denak ostegunean lehiatuko den Kontxako sailkapen estropada begira ari dira. Arrosak behar duten motibazio bila irtengo dira lehiara, eta moreak, aurten, Ligan paper txukuna osatuta, eta Ander Etxegoienek irabazitako Patroi Onenaren Saria eskuan, ezin baikorrago, azken urteotako zortzigarren postuaren madarikazioa gainditzeko irrikaz. Ia lortzen duten.
San Juanen, nesken sufrikariotik libre emakumeak uretaratuko dira, beti ere faborito argia izateak sor dezakeen presiopean, eta Hibaika eta Hondarribia berriz, presiotik erabat libre, urteko zita zirraragarrienaz gozatzera.