Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ustezko irregulartasunak tarteko lan poltsak bertan behera uzteko eskatu du Portuko Agintzaritzako enpresa batzordeak

Hainbat hautagaiek egindako erreklamazioa bere egin dute langileen ordezkariek

olatz mitxelena
Pasaia
2018/08/27
Portu Agintaritza

Langileen ordezkariak irregulartasunak salatu dituzte azken deialdi publikoetan.

Azken lan poltsak bertan behera uzteko eskatu du publikoki Portu Agintaritzako langileen batzordeak. Zehazki bi deialdietan salatu dituzte irregulartasunak: Kalitate Sistemaren Arduradunaren hautaketarako deialdian, eta Portuko Eragiketa eta Zerbitzuen Teknikariarenean. Sindikatuek salatu dutenez, langileen ordezkariak epaimahaitik kanpo utzi dituzte nahiz eta portuetako legeak kontrakoa agindu. Zehaztu dutenez, epaimahaian zuzendaritzako bi kide egon dira, eta hirugarren lagun bat zuzendaritzak berak hautatua.  Horrez gain, susmagarri iruditu zaie hautaketa prozesurako enpresa berri bat kontratatu izana, eta hautagaiak azterketak Bilbon egin behar izana. Zehaztu dutenez, kalitatearen arduradun lan poltsarako 37 lagun hautatu zituzten, eta horietatik lau baino ez dira geratu lan poltsan, gainontzeko denak azalpenik gabe kanpo utzita. Deialdia hiru lanpostuetarako da. Portuko Eragiketa eta Zerbitzuen Teknikariaren deialdian, berriz, lan poltsarako 25 lagun onartu zituzten, eta horietatik soilik hiru utzi dituzte lan poltsan. Horrez gain, hautagaiei galdera bakar bat euskaraz egin ez izana salatu dute, lanposturako EGA edota haren baliokideak beharrezkoak direla kontuan hartuta. Deialdiaren lan poltsa izaera kontuan hartuta langileen ordezkariek uste dute hautagai gehiagok eduki beharko luketela lekua zerrendan, eta, era berean, merituak eta esperientzia ez barematu izana salatu dute. Deialdiaren gaineko susmo txarrak salatu zituzten sindikatuek orain baino lehen, Felix Gartziandia Agintaritzako presidente kargua hartu berritan aurreko deialdia bertan behera utzi zuenean. Susmoak berretsi direla uste du orain langileen batzordeak, eta hori dela eta bat egin dute hainbat hautagaiek aurkeztutako helegiteekin.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.