Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gazteek herri olinpiko egingo dute Lezo

Lezoko Gazte Asanbladak ekitaldiz bete ditu jaien aurreko egunak. Horren erakusle, irailaren 1ean eta 8an egingo diren Gazte Olinpiadak.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2018/08/28
Lezoko Gazte Asanbladaren (LGA) ekimenez, Gazte Olinpiadak egingo dituzte Lezon irailaren 1ean (larunbatean) eta 8an. Ez nolanahikoak gainera. 10 taldek dute izena emanda horietan parte hartzeko, eta taldeen partaideen kopurua 8-10 artekoa denez, 16 urtetik gorako ia 100 gaztek astinduko dute herria bi larunbatez. Helburua, garbia: gazteen arteko harremanak indartzea, elkar ezagutzea, gozatzea, eta ongi pasatzea. Asko da hori. Eta noski, herriari ekarpen koloretsua egingo diote.
lezo.olinpiadak1

Lezoko Gazte Olinpiadak Goiko Plazan hasiko dira irailaren 1ean (larunbatean).

Larunbat honetako lehen jardunaldia bitan zatitu dute LGAko lagunek. Goizean, 10:30ean elkartuko dira taldeetako kideak Goiko Plazan, han jolasen lehen zatiarekin hasteko. Besteak beste, zapiaren jokoa (Lezorekin harremana duten galderen erantzunek emango dute zenbakia), txingak, sokatira, hanketan lotutako globoak eztandarazi, edo kutxekin aurrera egiteko jolasa egingo dituzte… Zailak ez dakigu, baina dibertigarriak bai izango direla lehen jardunaldiko jolasak. Arratsaldeko saioa 16:30ean hasiko da, Saldise plazan oraingoan. Bigarren jardunaldia, irailaren 8an. Finalen eguna da. Bertara lehen jardunaldian hoberen ibili diren lau taldeak sailkatuko dira. Han erabakiko da zein taldek irabaziko duen. Olinpiadak hasi aurretik, ostiral honetan, 19:00etan bilerara deitu ditu LGAk taldeetako ordezkariak, olinpiaden berri zehatz emateko eta zalantzak argitzeko (Saldise plazan). Ondoren, 20:00ak aldera, Tiñeluren eta Azkena tabernaren artean dagoen plazatxoan lehen beroketa ariketa egingo dute ia 100 partaideek, bertan, photocall-az gain, pintxoak dastatzeko aukera izango delarik. Kontuz mokaduekin, larunbatean gorputzak sasoiko egon behar duela. LGA, eragile bizia Aurtengoa ez da Gazte Olinpiaden lehen ekitaldia. Aurreko urteetan (iaz etenaldia izan zuten) ere egin dituzte, arrakastaz. Baina hori ez da LGAk esku artean duen bizigarri bakarra. Adibidez, Hiltzailearen Jokoa izenekoa egingo dute irailaren 7tik 16ra. Sartu LGAren Facebook atarian horren berri zehatza izateko. Gainera, uztailean zehar 3x3ko saskibaloi txapelketa, edo brillet partida egin dituzte. Hori bakarrik ez: asteartetan zine emanaldiez gozatzeko aukera izan dute gazteek, eta nahi zuten guztiek, herriko gazteei esker. Santakrutzak epel datoz. Berotasun horren erantzule nagusietako bat, Lezoko Gazte Asanblada.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.