Herritar eta zaleei gonbidapena luzatu diete osteguneko sailkapen estropadara joateko.
Aste honetan Donostian entrenatzen ari da San Pedro. Argazkia: Sanpedrotarra A. E
Sanpedrotarra Arraun Elkarteak deialdia luzatu die herritar eta zaleei, ostegunean, 18:00etan, Kontxako badiara gerturatu eta denon bultzadaz ‘Libia’ri bultzada emateko. Helburua, nola ez, sailkatze estropadan, datozen bi igandeetan lehiatuko den Kontxako estropadarako txartela lortzea.
Baikor daude sanpedrotarrak, azken urteotan atean geratu eta gero, aurten zortzigarren postuaren langa gainditzeko irrikaz. Ez da erraza izango, eta horregatik, badia morez jantzi nahi dute. Horretarako arrantzaleen kofradiako beheko solairuan atondu duten dendaren ordutegia zabaldu dute aste honetan, jende guziak elastiko eta zapi moreak eskuratzeko aukera izan dezan.
Ordutegia:
Gaur, bihar eta ostiralean (astearte, asteazken eta ostiralean): 18:30etik 20:30era.