Espainiako Itzuliaren laugarren etapan 11. sailkatu da errenteriarra.
Aritz Bagues.
Aritz Bagues Kalparsoro Euskadi-Murias taldeko txirrindulari errenteriarra bikain aritu zen atzo jokatutako Espainiako Itzuliko laugarren etapan. Bagues 11. sailkatu zen Malagako Velez (Andaluzia, Espainia) eta Granadako Alfacar (Andaluzia, Espainia) herriak lotu zituen 161,4 kilometroko etapan.
Euskadi-Murias taldeko txirrindulariak ihes egin zuen Luis Angel Mate, Pierre Rolland, Ben Gastauer, Jelle Wallays, Nikita Stalnov, Benjamin King, Boom eta Oscar Cabedorekin batera. Jardunaldi bikaina errenteriarrarena. Sailkapen orokorrean, 65. da errenteriarra, bere taldea berriz, Euskadi-Murias 14. da sailkapen orokorrean.
Aritz Bagues apirilean elkarrizketatu zuen HITZA-k.