[Bideoa] Sergio Zurutuza musikagile pasaitarra saritu dute
Kaliforniako Akademia Awards-ek saritu du, Munduko Musikak atalean
Sergio Zurutuza musikagile pasaitarraren Jaio/Nacer diskoa saritu dute Los Angelesen. Akademia Awards-ek saritu du, Munduko Musiken atalean, Abuztuko Artista Berezia sariarekin.
Zurutuza sanpedrotarrak Tirri Tarrarekin hasi zuen bere ibilbide musikala. Fanfarrearen soinu teknikaria eta produktore ohia, bere konposizioetan beti musika klasikoa eta rock musika uztartu ohi ditu. Iaz argitaratu zuen Jaio albumean rock sinfonikoa da nagusi, iaz HITZAri emandako elkarrizketan adierazitakoaren arabera.
