Uharteko 38 urteko emakume bat hil du haren senarrak. Larunbatean izan zen gertakaria, Iruñeko ospitalera eraman zuten emakumea eta astelehenean zendu zen.
Bihar deitu du elkarretaratzera mugimendu feministak.
Uharteko 38 urteko
emakume bat hil du haren senarrak. Larunbatean izan zen gertakaria, eta senarrak berak eman zuen abisu emaztea konorterik gabe zegoela bainugelan. Iruñeko ospitalera eman zuten emakumea eta astelehenean zendu zen. Foruzainek gizona atxilotu zuen eta epaileak espetxeratzeko agindu du.
Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzera deitu du Oreretako Mugimendu Feministak bihar (osteguna) 19:30ean Niessen merkatalguneko sarreran. Sistema patriarkalari aurre egiteko autodefentsa feministan sakontzera deitu du mugimendu feministak.