Gazteen etxebizitza komunitarioa gauzatze epean sartu da, eta horren harira, haren funtzionamenduaren oinarrizko elementuak arautuko dituen ordenantza prestatu du udalak.
Parte hartze prozesuan mahai gainean jarri dituzte kezkak, nahiak eta eskaerak gazteek.
Gazteen etxebizitza komunitarioa gauzatze epean sartu da, eta horren harira, haren funtzionamenduaren oinarrizko elementuak arautuko dituen ordenantza prestatu du udalak.
Udalaren web orrian, eta
Gazteria azpisailaren web orrian argitara eman du dokumentu hori, eta hamar laneguneko epea zabaldu herritarren proposamenak jasotzeko. Azken horiek irailaren 14a arte aurkez ditzakete interesdunek Zu! zerbitzuan (Herriko Plaza z/g).
Gazteen etxebizitza komunitarioa, Udalak Urbia plazan duen eraikinean gauzatuko du eta udan hasi zituen hura egokitzeko lanak bide onetik doazela esan du. Ordenantzaren prozesua bukatu eta aste gutxi gerorako aurreikusi du udalak eraikinaren lanak amaitzea.
Emantzipazioa, gazteen kezka nagusietako bat
Parte hartze prozesuak abiatu zituen udalak
Marea Gora prozesua abian jarrita, Errenteria-Oreretako haur, nerabe eta gazteen beharrak eta kezkak ezagutzeko, haiekin eraikitzeko etorkizuneko Errenteria. Prozesu horretan, kezka nagusietako bat gazteen artean emantzipazioa eta etxebizitza izateko aukera dela ondorioztatu zuten. Eskaera horri erantzuteko lanean hasi ziren orduan elkarlanean parte hartze prozesuan hartu duten gazteek eta udala bera. Hala, Errenteria 2025 Plan Estrategikoan gazteriari lotutako ondoko gai estrategikoak zehaztu zituzten: alokairuan dauden etxebizitzen eskaintza sustatzea, gazteen artean enplegua eta ekintzailetza sustatzea; eta Errenteria 2025 proiektuan gazteen parte hartzea sustatzea. horrenbestez, gazte plana egitea onartu eta bideratu zen.
18-30 urte etapari dagokionean, diagnostikoan, emantzipazioaren gaia lantzeko beharra lehenetsi zuten gazteek, lana eta etxebizitza jorratzeko beharra, eta etxebizitzari lotuta lanketa berezia abiatu zuten.
Etxebizitzaren gaia jorratzeko batzarretara gonbidatzeko 18-30 urte bitarteko errenteriar guztiei gutuna bidali zieten, 4.000 guztira, eta 150 gaztek hartu zuten parte prozesu guztian zehar. Hainbat saioren ondoren, programa arkitektonikoa aurkeztu eta etxebizitza komunitarioaren funtzionamenduaren proposamena adostu zuten parte hartzaileek.Proposamen hori oinarri hartuta osatu du Gazteria Sailak gaurtik aurrera publiko aurrean dagoen ordenantza.