Aurten bai. San Pedrok lortu du Kontxako bandera lehiatzeko txartela. Azkeneko bi urtetan zortzigarren tokian kanpoan geratu eta gero, irrikaz zeuden moreak, eta aurten lortu dute, estropada bikaina osatuta. Poz izugarria Sanpedrotarra Arraun Elkartean. 2015. urtean sailkatu ziren azkenekoz Kontxarako, eta aurten gozamena erabatekoa izango da.
Txanponaren beste aldea, aurten, sanjuandarrentzat. San Juanek aurten oso zaila zuen, eta atzo pronostikoa berretsi zen. Hamalaugarren tokian iritsi ziren helmugara. Kontxatik kanpo play-offa prestatzen bete betean hasiko dira
Errekakoak.
Hondarribiak lan txukuna burutu du eta laugarren izan da sailkapen estropadan, Urdanibia, Orio, eta Zierbenaren atzetik, hurrenez hurren.
Zazpigarren eta azken txartela Santurtzirentzat izan da, eta , aurten, atean ondarrutarrak geratu dira, garailearengandik 15 segundora sailkatuta, kanpoan.
Sailkapena
1. Bermeo Urdaibia: 19:56.16
2. Orio 19:57.26.
3. Zierbena. 20.00.16
4. Hondarribia 20:02.78
5. Cabo 20:04.68.
6. San Pedro. 20.05.86
7. Santurtzi 20:09.08.