Hiru denboraldi Ale Cipollini taldearekin eginda, talde ingelesak fitxatu du orain errenteriarra.
Ane Santesteban hasi da berriz entrenatzen.
Ane Santesteban txirrindulari errenteriarra fitxatu du WNT-Rotor taldeak, eta udazkenetik aurrera Ingalaterrako taldearekin arituko da txirrindularia. Ale Cipollini talde italiarrarekin egi ditu hiru denboraldi Santestebanek eta orain taldea utzita WNT-Rotor taldeko txirrindulari izango da.
Santesteban bigarren da Top Ciclo 21 sailkapenean eta Espainiako txapeldun izan zen 2013an.