Biktima izan diren ehundik gora pertsonaren historiak bildu ditu Joseba Zabalza egileak: erakunde armatuetako kideak, herritar soilak, sindikalistak, politikoak, manifestariak, torturaren biktimak...
Astelehenean zabalduko du erakusketa Oiartzungo Udalak.
Euskal Memoria Fundazioaren eskutik, Gogoan hartzeko izenak erakusketa zabalduko du Oiartzungo Udalak datorren astelehenetik irailaren 16ra bitartean pleno aretoan. Astelehenean bertan, inaugurazioa eta bisita gidatua antolatu dute 19:00etan eta Joseba Zabalza egileak emango ditu argibideak.
Proiektua da Gogoan hartzeko izenak, oroimen lana, Euskal Memoria Fundazioak azaldu duenez, “errepresio polizialak eta estatu terrorismoak gatazka politikoko azken 50 urteetan Euskal herrian eragindako ondorioak jorratzen dituena. Urte horietan guztietan, gorputz polizialen zein gure herrian jardun duten talde parapolizialen jarduerak minez blaitu ditu hainbat toki, eta sufrimenduz markatu hainbat izen, gogorarazi beharrekoak biak ala biak”.
Gertakari horien biktima izan diren ehundik gora pertsonaren historiak bildu ditu Joseba Zabalza egileak: erakunde armatuetako kideak, herritar soilak, sindikalistak, politikoak, manifestariak, torturaren biktimak… Izen eta historia horiek guztiak ezagutzera ematea du helburu proiektuak, eta iazko udazkenean argitaratu zuten argazki liburua Euskal Memoria fundazioak editatuta.
Oiartzungo udaleko pleno aretoak hartuko duen erakusketa liburu horretan dago oinarrituta, argazkiak eta testuak Zabalarenak dira, baina horri familiek eramandako albumetako argazkiak gehitu dizkiete, narrazioa osatzeko.
Mikel Zabalza, Pasaiako Badiako fusilamenduak edota Txabi Etxebarrietarekin batera, hain mediatikoak izan ez ziren beste kasu ugari bildu ditu liburuan, eta erakusketan egileak: German Rodriguez Saiz, Fran Aldarondo Badiola, Ricardo Garcia Pellejero, Yolanda Gonzalez Martin, edo Maria Jose Barvo del Valle horietako batzuk baino ez dira. Haien guztien senideek paper aktiboa izan dute erakusketan, egileak gertaeren tokietara eraman ditu, izenak ez ezik, tokiak ere gogoan hartzea ezinbestekoa baita, eta argazkiak egin dizkie: “Justizia eskatzen duen kolektibo baten argazkiak dira, erreparazio moralaren zain jarraitzen duten hainbat gizon emakumeen argazkiak”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.