Larunbatean lehiatu zuten Euskal Asteko XXX. Aurresku Txapelketa; onena dantzari oiartzuarra izan da

Artola, Zarauzko txapela buruan jantzita [Onintza Lete Arrieta / Zarauzko Hitza].
Zarautzen Euskal Astean murgilduta daude, eta hemengo kulturarekin zerikusia duten hainbat ekitaldi ospatzen ari dira egun hauetan. Larunbatean, 30. aldiz, aurresku txapelketa antolatu zuten.
Epaimahaiaren arabera, Katerin Artola oiartzuarra izan zen onena, Idoia Narbaiza legazpiarraren eta Beñat Salegi errenteriarraren aurretik. Estreinakoz, neskak eta mutilak sail berean lehiatu ziren.
[Argazki gehiago ikusteko,
sartu Zarauzko Hitzaren webgunean].