Kuadrillategi egitasmoa beste urte betez eskainiko dute, eskualdeko laur udalerrietan; bakoitzak bere ikastetxean eman beharko du izena
Jarduera ugari egiten dituzte Kaudrillategin, tartean, irteerak.
Beste urte batez, Kuadrillategi egitasmoan parte hartzeko aukera egongo da Oarsoaldeko lau udalerrietan. Proiektuaren sustatzaileek definitu dutenez, hizkuntza propioa duen kuadrilla da Kuadrillategi.
Errenteria-Oreretan, Pasaian, Oiartzunen eta Lezon emango dute aisiarako eskaintza. Oiartzunen DBH1 eta DBH2ko ikasleei zuzenduta dago, eta gainontzeko hiru udalerrietan DBHko ziklo osoko ikasleek har dezakete parte. Bakoitzak bere ikastetxean eman dezake izena, horretarako banatuko dituzten eskuorrietan.
Ongi pasatzea eta euskaraz aritzea da Kuadrillategiren ardatza. Denen artean prestatutako jarduerak egiten dituzte, irteera bereziak, egun pasak, asteburu pasak eta abar.