Oiartzungo taldekoek igande goizean Zubietan jokatuko dute, bertako taldearen kontra; hilaren 30ean izango da finala
Hilaren 23an Txost eta Luzean-ean arteko partida jokatuko dute Oiartzungo Beheko Plazan.
Enrique Abril Errebote Txapelketa datorren asteburuan hasiko da. 55 ekitaldia izango da aurtengoa. Iaz bezala, lau taldek hartuko dute parte txapelketan, pasa den denboraldiko berberak: Oiartzungo Txost; Villabonako Behar Zana; Zubietako taldea eta Donibane Lohizuneko Luzean.
Oiartzuarrek igandean jokatuko dute, 11:00etan, Zubietaren kantxan. Itzuli bakarreko ligaxka bat jokatuko dute, denak elkarren kontra, irailean zehar. Hilabeteko azken egunean, dena ongi joanez gero, jokatuko dute txapelketaren finala. Zubietako kantxan ariko dira.
Estekan klik eginda ikus daiteke ligaxkako partiden egitaraua.