Haur eta gazteekin lan egiten duten aisialdi taldeek irailean zehar bideratu behar dituzte diru laguntza eskaerak.
Irabazi asmorik gabeko taldeei bideratutako laguntzak dira, “Pasaiako udalerrian antolatzen diren aisialdiko, denbora libreko eta gizarte eta hezkuntzako jardueretarako”.
Era berean, kanpaleku eta udalekuak antolatzen dituzten aisialdi taldeei bideratutako laguntzak dira.
Eskaerak HAZ bulegoetan aurkeztu behar dira, dagokien dokumentazioa lagunduta. Informazio gehiago behar izatekotan, bulegoan bertan eska daiteke.
Deialdia