Astelehenetik ostegunera izango da ikastaroa 19:00etatik 21:00etara Koldo Mitxelena institutuan, hilaren 17tik urriaren 10era bitartean.
Haustura eta erreduren aurrean nola jokatu eta bihotz birikak suspertzeko teknika ikasiko dituzte, besteak beste, ikastaroan parte hartzen dutenek. Argazkia: DYA Gipuzkoa
Sorosle eta lehen sorospen ikastaroa emango du DYAk Errenterian hilaren 17tik urriaren 10era bitartean. Astelehenetik ostegunera izango da ikastaroa 19:00etatik 21:00etara Koldo Mitxelena institutuan. Antolatzaileek zehaztu dute ez dela beharrezkoa aurrez ezagupenik izatea eta parte hartzaileek, egunerokotasunean eman daitezkeen arrisku egoerei erantzuten ikasiko dutela: bihotz eta birika suspertzea, hausturak, erredurak… Arruntak dira ezagupen horiek baina laguntza handia eman dezakete, eta oso modu eroso eta atseginean erakusten dituzte teoria eta praktika uztartuta.
Ikastaro amaieran egiten diren frogak gainditzen dituztenek DYA Gipuzkoaren Sorosle Titulua eskuratuko dute. Matrikulak 110 euro balio ditu, ikastarorako txostena barne, eta ikasle kopurua mugatua da kalitatea bermatzearren.Izena eman nahi dutenek edota informazio gehiago jaso nahi dutenek 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu behar dute.