Oiartzun Azmarrin-ek aurtengo ikasturtea tailer batekin hasiko du; Rafa Rueda musikariak eta Gotzon Barandiaren idazleak gidatuko dituzte lau saioak
Aitzol Barandiaranek (irudian) Rafa Ruedarekin batera gidatuko du tailerra.
Oiartzungo eragileak ikasturte berriari begira (edo murgilduta) daude. Horietako bat da Oiartzun Azmarrin, eta lehenengo proposamena lau saiotan banatutako tailer bat izango da: Hitzen ahairea. Gotzon Barandiaran idazlea eta Rafa Rueda musikariak “Zeri kantatzen diogu euskaldunok?” galderari erantzungo diote.
Urriaren 7an eta 28an, azaroaren 11 eta abenduaren 2an izango dira lau saioak. 17:00etatik 20:00etara iraungo dute, eta udaletxeko areto nagusian izango dira. Oiartzun Azmarrin-ek jakinarazi duenez, toki kopurua mugatua izango da. Hogei euro ordaindu beharko dira ikastaro guztiarengatik.
Izena emateko, 656 308 095 telefono zenbakira dei daiteke, edo
Azmarrin-en posta elektronikora idatzi. Bihar —irailak 7—hasiko da izena emateko epea, eta 25era arte luzatuko da.