Altzate igerilekua, astelehenetik hilaren 24ra arte itxita

Altzate hilaren 24an zabalduko dute berriz ere, neguko ordutegiarekin. Mantentze eta berritze lanak egiteko geldialdi teknikoa da, urterokoa.

altzate

Altzate igerilekua.

Udako sasoia bukatzear, astelehenetik (hilak 10) hilaren 23ra arte (barne) itxita izango da Lezoko Altzate igerilekua. 24an zabalduko dute berriz ere, neguko ordutegiarekin. Urtero ixten dute igerilekua mantentze eta berritze lanak egiteko. Itxialdi teknikoa da, udalak zehaztu duenez, “gauzak behar bezala daudela ziurtatzeko”. Mantenu lanen ondoren, hilaren 24an hasita, honako ordutegia izango du igerilekuak:
  • Astelehenetik ostiralera: 07:30-21:30.
  • Larunbatetan: 08:00-14:00.
  • Igandetan: 09:30-13:30 eta 17:00-20:00.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.