Astarte eta ostegunetan emango dituzte eskolak, Elorsoro kiroldegian; punta-puntako irakasleak izango dituzte animatzen diren haur eta helduek
Sensei Isasa, Shihan Martinez eta Irati Matelo.
Honbu kenpo kai elkarteak datorren asteartean (hilak 10) ekingo dio ikasturte berriari. Elorsoro kiroldegian emango dituzte eskolak, eta Shihan Martinezek —6. daneko gerriko beltza duen emakume bakarra— eta Sensei Isasak —4. daneko gerriko beltza; aurtengo munduko azpitxapelduna— gidatuko dituzte. Haiekin batera Irati Matelo arituko da, laguntza emanez (1. daneko gerriko beltza).
Saioak astearte eta ostegunetan izango dira: haurrek 18:00etatik 19:00etara, edo ordu horretatik 20:00etara eskolak jasotzeko aukera izango dute. Helduek, berriz, 19:45etik 20:45era. Gainera, egun horietan, eguerdietan (13:30etik 14:30era) saioak egongo dira. Horrez gain, eskaintza berri bat sortu dute aurten, haur txikienentzako: astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 18:00etara.
Honbukoek oiartzuarrak animatu dituzte, kirola proba dezaten. Informazio gehiago behar duenak, 608 934 420 telefono zenbakira dei dezake, edo
euren helbide elektronikora idatzi.