Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Santakrutzak, festen zikloa ongi bukatzeko

Sei egun besterik ez dira falta santakrutzak hasteko. Eskualdeko festa nagusien zikloa itxiko dute Lezoko festek. Egun bat gutxiago izango dute, baina ekitaldi kopurua ez da murriztuko

Erik Gartzia Egaña
Lezo
2018/09/07
bazkalezo

Tartekoek eta Arrantzaleek elkarrekin bazkalduko dute.

Motzagoak baina beti bezain intentsoak izango dira Lezoko santakrutzak. Bost egunez ospatu beharrean, lau egunetan banatuko dituzte 62 ekitaldiak. Alkate txikiek emango diote hasiera santakrutzei, datorren ostegun arratsaldean. Hortik aurrera, Lezo festa giroan murgilduko da, eta Oarsoaldeko festa nagusien zikloa itxiko dute. Egonkortuta dauden jai egitarauetan zaila izaten da berritasunak sartzea, baina Lezon saiatu dira horretan. Aurten, zazpi urteren ondoren, jubilatuen bazkaria berreskuratuko dute. Horrez gain, su artifizialak ere agertzen dira ekitaldien artean. «Agintaldiko azkeneko urtea da», esan du Jesus Maria Martiarena Lezoko alkateak, «eta lezoarrei eta Jai Batzordeko kideei oparia egin nahi diegu horrekin, baita haien lana eskertu ere». Gainera, iaz lehen aldiz egin zuten danborradaren argiztapena aurten ere egingo dute. «Horrek ez die gainontzeko ekitaldien diru partidei kalterik egingo, ezta Jai Batzordeak antolatutako ekitaldiei ere», jakinarazi du alkateak. Ildo berean, Xanti Val Kultura teknikariak esan duenez, duela bi urtetik hona festetarako aurrekontua dezente hazi da. «Iaz ohikoa baino 5.000 euro gehiago izan genituen, eta aurten 6.000 euro gehiago izango ditugu. Horrek jai duinagoak antolatzeko aukera ematen digu», zehaztu du. Lau egun Aurreko santakrutzak bost egunekoak izan diren arren, aurten egutegiaren lau egun markatuko dituzte gorriz. Izan ere, astelehenean ospatu beharko litzateke Baserritarren Eguna, baina protagonistek eurek eskatuta, larunbatera pasatu dute. Horrek, noski, larunbateko ekitaldien ugaritzea ekarriko du. Guztira 27 ekitaldi programatu dituzte hilaren 15erako. Mota guztietakoak, esan gabe doa, eta adin tarte guztientzako. «Kolore guztietako ekitaldiak izango ditugu herriko kale eta plaza guztietan», iragarri du Valek. Ekitaldietako batzuei errepasoa eman die: «Haurrentzako jolasak egongo dira; marmitako bazkaria; Iker Vicente eta Aitzol Atutxa aizkolariek desafioa egingo dute plazan; gauean rock kontzertua eskainiko dute Juantxo Skalarik eta La Basuk…». Gainera, erraldoien desfilean bi gonbidatu berezi presente egongo dira: Errenteria-Oreretako Xanti eta Maialen. Horiek eta beste ekitaldi asko egongo dira aukeran, bakoitzak bere erara gozatzeko. Aurten, lehenengo aldiz, Arrantzaleen eta Tartekoen bazkariek indarrak batuko dituzte, eta mahaiak partekatuko dituzte. Irailaren 14ko egun handian  ere izango da beste berritasunik, kokalekuari dagokionez behintzat: Lezo Herri Eskolako jolastoki estalian bazkalduko dute. Horrek logistikarako erraztasunak emango ditu, baita balizko eguraldi txarrari aurre egiteko estalpea ere. Jai parekideak Noemi Arberas Berdintasun zinegotziak, berriz, jai parekideak desiratu ditu, eraso sexistarik gabekoak. «Lezok ez ditu eraso sexistak onartuko, eta aurten ere jai parekideen aldeko kanpaina egingo da». Horrela, festen egitarauarekin batera, indarkeria sexistaren kontrako festetako protokoloa banatuko dute buzoiez buzoi. Horrez gain, Indarkeriarik Gabeko Gunea izeneko karpa jarriko dute plazan, gaur zortzi, 18:00etatik 21:00etara. Bertan protokoloa azaltzen duten eskuorriak, txartelak eta txapak banatuko dituzte. Ez da nahikoa izango; Arberasek lezoarren laguntza eskatu du: «Benetako jai parekideak bizi ahal izateko herritarren laguntza beharrezkoa da, eraso bat ikusi, entzun edota jasanez gero erantzuteko». Informazioa banatzeaz gain, erasoren bat jaso duten emakumeek beren aitortzen berri emateko puntua ere izango da. Indarkeriaren aurkako aldarriak presentzia izango du kalean, baina baita Interneten ere. Udalaren app-an egitaraua eskura daiteke, eta bertan agertzen den lehenengo mezua gaiarekin lotutakoa da. Erraketista izan ziren emakumeei ikusgarritasuna ematen ari dira azken aldian eskualdean, eta Lezon ez dira atzean geratuko. Bekoerrota pilotalekua Koldobike Gezala izenarekin bataiatuko dute, hilaren 14an, Josetxo Etxandi oroitaldiaren federatuen finalak hasi aurretik. Etxandiren beraren izena eramango du Goiko Plazako pilotalekuak (hilaren 16an), herri mailako finalak jokatu aurretik.  

Herriko hainbat eragile elkartu dira, festetan herria berriro pizteko

Lezok txosnagunea, hainbat urteren ondoren, izango du berriro. Herriko hainbat eragilek indarrak batu eta Lezo Piztu sortu dute. Txosna bat jarri dute Karlos Saldise plazan, eta antolatzaileen arabera, helburua ez da ohiko txosna bat izatea. Izan ere, edariez gain, ogitartekoak ere salduko dituzte.
gaitzerdi

Gaitzerdi taldeak biharko arratsa girotuko du, txosnagunean.

Baina ez dira egarria eta gosea asetzera mugatuko. Egitarau propioa antolatu dute, eta festak hasi baino egun batzuk lehenago, eskaintza oparoa egongo da herriko plaza estalian. Gaur bertan hasiko da txosnagunea girotzen, pintxopotearekin inauguratuko baitute. «Txosnagunea sortzea erabaki genuen. Aurreko urteetan, festak iristen ziren, eta gazteok egitarau bat antolatzen genuen, presoen aldeko taldeak beste bat, AEK-koek beste bat… Pentsatu genuen herriko eragile batzuen artean zerbait indartsuagoa egitea», esan du Piztu Lezon dabilen Gari Mujikak. Zerbait bateratua egitea ez ezik, herriari zerbait gehiago ematea pentsatu zuten: «Egun batzuk lehenago zerbait eskaintzea erabaki genuen. Zergatik? Festak ia betikoa direlako: danborrada, Arrantzale Eguna, kontzertuak… Beste ukitu bat eman nahi genion, irekiagoa izateko: haurren eguna, presoen eguna, egun feminista…», ziurtatu du Mujikak. Baina ez da arrazoi bakarra: «Gainera, festak luzatu nahi ditugu, pixkat motz geratzen zaizkigulako [kar-kar]». Urte hasieran —inauterien bueltan— hasi ziren proiektu berria lantzen. Mendekosteetarako zerbait prestatzen saiatu ziren, baina onartu dute festak ia gainean zituztela hasi zirela. Horregatik, udan «egurra emateko» konpromisoa hartu zuten. Baita egurra eman ere, ekitaldiak antolatzeaz gain, turnoak prestatu behar izan baitituzte: 91 txanda izango dira guztira, zerbitzarietan, sukaldarietan, ekitaldien antolatzaileetan eta abar banatuta. Adin guztietako pertsonak ariko dira Piztu Lezoren bueltan lanean. Errifak Txosnagunea finantzatzeko asmoz, Piztu Lezok errifak atera ditu. Euro baten truke daude salgai, eta herriko merkatari eta ostalariek eskainitakoak izango ditu sari gisa. Hilaren 15ean, larunbata, egingo dute zozketa, Saldise plazan. Hurrengo astelehenean emango du zenbaki sarituen berri lezo.hitza.eus-ek. [Txosnagunearen egitaraua].

[Santakrutzetako egitaraua]

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.