Sariaren 54. ekitaldiko euskara sailean nagusitzea lortu du; antzezlana hiru ekitalditan banatuta dago
Oier Guillan (Donostia, 1975), artxiboko irudi batean.
Oier Guillan aktore eta idazleak beste sari bat lortu du. Oraingoan, Donostia Hiria Kutxa antzerki literatura sariaren 54. ekitaldian nagusitzea lortu du, euskarazko sailean.
Aire ikusezina antzezlanarekin gailendu da, hemeretzi lanen artean. Aitzpea Goenagak, Mireia Gabildondok eta Arantzazu Fernandezek osatu dute epaimahaia.
Hiru zatitan banatuta dago obra, eta ikusezin hitzarekin asko jokatzen du, egileak berak
Berriari aitortu dionez. Guillanek aurretik beste lau antzerki liburu plazaratu ditu:
Munduko jakintsurik tontoena, 2009;
Arra. Arraroa, 2010;
Herio heroi, 2010; eta
Mr. Señora, 2016.
Urte honetan bertan —pasa den urtarrilean— Cafe Bilbao Bat teatro labur saria jaso zuen,
Ero, ia antzezlanarekin.