Raul Perez, Udane Migeltorena eta Xabier Alegria Oarsoaldeko AEK-ko irakasleak, Donibaneko Ubera liburutegiaren kanpoaldean.
Pasa den ikasturtean hedatu zuen Oarsoaldeko AEK-k bere eskaintza Donibanera, eta aurten jarraipena eman nahi dio iniziatibari. Honenbestez, interesdunek Ubera bibliotekan izango dute Donibaneko eskoletan izena emateko epea, hilaren 12, 19 eta 26an (asteazkenetan), 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Iazko ikasturtean hamarretik gora tabernari eta dendari aritu dira Pasaiako Udalak bultzatutako ikastaroetan, eta aurten, eskaintza zabaltzea da AEKren apustua. Honenbestez, merkatarientzat ez ezik, gurasoentzat, hasi berrientzat eta mintza landu nahi dutenentzako ikastaroak antolatuko dituzte.
Informazio gehiago, Ubera bibliotekan, matrikulaziorako zehaztutako egun eta ordutegietan.