Diputazioaren aitortza jaso dute San Juango Batelerek

Kontxako bi traineru irabazleei harrera egin diete Gipuzkoako Foru Aldundian.

Kontxa Diputazioa Harrera

Batelerak eta Hondarribiko arraunlariak aldundiko harreran.

Kontxako estropadako irabazleei harrera egin diete Gipuzkoako Foru Aldundian. Harreran diputatu nagusi Markel Olano eta Denis Itxaso kultura eta kirol diputatua izan ziren, eta ondoan izan zituzten Pasaiako alkate Izaskun Gomez eta Hondarribiko alkate Txomin Sagarzazu. Poza agertu zuten aldundiko arduradunek aurten Konxako bi banderak Gipuzkoan geratu direlako. Kontxako garaipenaren oroigarri gisa, txapelak jarri zizkieten Izaro Lestaio eta Ioseba Amunarriz patroiei, Anartz Gereño eta Mikel Orbañanos entrenatzaileei eta Xabier Arraras eta Joxemi Elduaien lehendakariei.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.