Stock azoka, larunbatean

Herriko komertzioek produktuak merkeago jarriko dituzte larunbatean Koldo Mitxelena eskolako jantokian prestaturiko azokan.

Stock azoka Errenteria-Oreretako hainbat komertziok stock azoka egingo dute hilak 15ean, larunbata. Koldo Mitxelenan izango da, eskolako jolastokian. Goizeko 10:30etan irekiko ditu ateak Koldo Mitxelenak herriko komertzioen azoka egin ahal izateko. 19:30ak arte egongo da bertaratzeko aukera. Txikienek ere tartea aurki dezakete bertan, haientzako txokoa prestatu dute eta. Bertan musika eta dantza egongo dira, besteak beste. Haur txoko honek, ordea, eguerdian itxi egingo du, hortaz 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30etara egongo da zabalik. 19 dendek jarriko dituzte beren produktuak: Olatz Erauquin, Ayele, La Conique Deco, Naif, Amelie, Noski, Rosmi, Love & Paradise, Diskaparate, Danzarin, El Saltarin, Mertzeria M.L, Lilura, Calzados Koro, Vivar Janzkerak, Naiz, Tm Diseño, MªAsun Lentzeria eta Osina.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.